XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken berba hau ahozkatzeaz batera, eta esakunea josi gabe utziz, zabal baino luzeago geratu zen izkribaua arrakastazko zuziak begitartea argitzen ziola, eta neuk zenbait losintxa zuzendu nizkiolarik, alai asko sentituko zen.

Jauna edasi nion bukatzean hain hunkigarririki ikutu dizkidazu barruak zeren hiltzoria izarak baino xurixkago somatzen baitut begiaurrean gorputz harturik; begi xaxta beldurgarri horiek buruan dabilzkit oraindik eta gero ere amets artean izango ditudala ziur nago.

Neurri batean baina, ez al zara zeu ere nonbait testamendu estrainu horren edukinaz ausnarka aritu?

Jauna herabetasun komikoaz ihardetsi zidan harek nik ez dut inoiz auzitan jartzen, diamante opariaz goraldu nauenaren jokaera.

Berehala ordea, mihia askatu traza hartu nion vendômetar zehatzari; azkenerako, inguru-maugune amaiezinen buruan, Vendômen hitz-lege diren bi sexoetako politiko sakonengan aurrera eramandako ikerkuntzaren berri izan nuen.

Xehetasunak, halabaina, hain kontraesanguratsu eta lanbrotsuak ziren non lokartzeko suertean gertatu bait nintzen, benetako istorio harek ardura izugarri isioten zidan arren.

Izkribauaren hitz tono gor eta bakarra, zalantzarik gabe bere buruari entzuten eta baita bezero eta herritarrei ere entzunerazten ohitua, nere jakingrinatik gaindi zegoen dagoeneko.

Aldegin zuen, eskerrak.

Ah, Ah, jauna! zenbatek emango ote lukeen zerbait oraindik beste berrogetabost urtez bizirik irauteko! (...).